XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hauxe nahi nuke eskutitz honekin: zuen onbidea nolakoa den jakin, eta gauza guztietan esaneko ote zareten ikusi.

Eta zuek zerbait barkatzen diozuenari, nik ere barkatzen diot; izan ere, nik zerbait barkatu beharrik baldin badut, zuengatik barkatzen dut Kristoren aurrean; ez dut nahi Satanasek bere azpikeriaz harrapa nazan, ezagunak ditugu-eta haren asmakeriak.

Jainkoaren garaipenean partedun

Kristoren berri ona hotsegiteko Troadera iritsi nintzenean, Jaunaren alde lan egiteko aukera ederra aurkitu nuen arren, Tito, nire anaia, han ez zegoela-eta, larritu egin nintzen, eta hangoei agur eginda, Mazedoniara jo nuen.

Eskerrak ematen dizkiot Jainkoari, Berak Kristoren bidez izan zuen garaipenean gu ere partedun egin gaituelako, eta gure bidez Haren ezagueraren usai gozoa leku guztietan zabaltzen duelako.

Izan ere, salbatzen direnentzat eta galtzen direnentzat, gu Kristok Jainkoari eskaintzen dion usai gozoa gara: galtzen direnentzat, heriotzea bakarrik ematen duen heriotze-usaia; salbatzen direnentzat, berriz, bizia bakarrik ematen duen bizi-usaia.

Usai gozoa: Irudi hauek garai hartako ohiturak oroitaraztan dizkigute: gudalburua hirian garaile sartzen zelarik, garaileak eta garaituak zituen bere inguruan, eta zerbitzariak intzentsua erretzen.

Maiz aski sarrera nagusi horren bukaeran, preso hartutakoak hil egiten zituzten.

Eta nor da gauza honetarako?

Gu ez gabiltza sal-erosketan Jainkoaren mezuarekin, beste asko dabilen bezala; egiaren aldeko izanik, Jainkoaren aurrean mintzo gara, Jainkoaren izenean eta Kristoren zerbitzari bezala.

Elkargo berri baten zerbitzari

Berriro hasi ote gara geure buruak goratzen?

Edo-ta beste norbaitzuk bezala, goralpen-agiriak zuen aurrean azaldu beharrik ote dugu, edo zuei eskatu beharrik?

Zeuek zarete gure agiria, zeuen bihotzetan idatzia, jende guztiak irakurria eta ezagutua.

Izan ere, garbi dago, zuek Kristoren agiria zaretela; (...).